Aupa Joanes, Jojan,
Uste dugu hitz batzuk zor dizkizugula, hortaz, hauek testu labur batean isladatzen saiatuko gara. Aurrenik, esan, tabernaren terrazan eserita gaudela guztiak eta mahai gainean dagoen mostoa zai daukazula. Egunero transmititutako alaitasun horren hutsunea nabari dugu, eztakigu hau parranda batean bukatuko den ala ez, baina horrela izango balitz, badakigu dantzatzen jarraituko zenukela gutako azkenekoa etxera joan arte.
Ezin ahaztu… Hendaian egindako gaupasa guzti horiek, ping-pong-ean egiten zenizkigun sake zitalak, Gatazkako kontzertuetan abestu ditugun abesti guztiak, dado jolasetan ematen zenizkigun palizak, zure mozorro kurratuak, Iñauteri eta Porrontxoetako igoera eta jeitsierak, Urte Zaharreko afariak, musikalki Heavy Epikoari buruz eman dizkiguzun masterklaseak, kirol munduko ezagupenak, Anoetan pasatako tentsio eta pozak, txikitan Atotxa dorretik botatzen genituen intxaurrak, Txomenen tabernan elkarbanatzeko eskatzen zenituen azeitunak, urtarrilaren 19ko gauetan zuren ondoan bizitako Tanborradak eta bereziki, giro desberdinetan bizi izan ditugun momentu ahaztezin horiek.
Badakigu liburu bat idazten hasi zinela. Egia esan, ez dugu irakurtzeko zortea izan, baina badakigu irakurtzen eta serieak ikusten bizi izan dituzun abenturetan isladatutako zenuela zure historia guztien ildoa.
Seguruenik, urduri egongo zarela igandeko partida dela eta. Lasai egon, zure bizikleta, bizkarrean eramaten zenuen bandera eta gu, zurekin egongo gara bertan Realaren denboraldiko azken garaipena ikusten.
Bukatzeko, esan, beti bezala arratsalde ahaztezina pasatu dugula zure istorioekin eta gutun hau idazten.
Hurrengorarte, Jojan.
------------------------------------------------------------
Aupa Joanes, Jojan,
Creemos que te debemos unas palabras, con lo que intentaremos plasmarlas en un texto breve. Primero, queremos decirte que estamos todos sentados en la terraza del bar, y que el mosto sobre la mesa está esperandote. Sentimos el vacío de la alegría que transmitías cada día, no sabemos si esto terminara en una juerga o no, pero de ser así sabemos que seguirías bailando hasta que el último de nosotros se fuera a casa.
No podemos olvidar... Todas esas gaupasas hechas en Hendaia, los "sake zitalak" que nos hacías al ping pong, todas las canciones que hemos cantado en los conciertos de Gatazka, las palizas que nos dabas en los juegos de dados, tus currados disfraces, las subidas y bajadas en carnavales y Porrontxos, las cenas de nochevieja, las clases magistrales que nos dabas sobre Heavy Épico, tus conocimientos sobre deportes, las tensiones y alegrías vividas en Anoeta, las nueces que tirabamos de pequeños desde la torre de Atotxa, las aceitunas que pedías para repartir en el bar de Txomen, las Tamborradas vividas junto a ti en las noches del 19 de enero y sobre todo esos momentos inolvidables que hemos vivido en diferentes ambientes.
Sabemos que empezaste a escribir un libro. A decir verdad, no hemos tenido ocasion de leerlo, pero sabemos que todas las aventuras que viviste leyendendo y viendo series serían reflejadas en el hilo de todas tus historias.
Seguramente estarás nervioso por el partido del domingo. Tranquilo, tu bici, la bandera que llevabas a la espalda y nosotros, estaremos contigo ahí, viendo la última victoria de la temporada de la Real.
En estos 26 años no has podido ver a la Real alzar ningún título, pero la lucha e ilusión que tanto tú como tus padres habéis llevado a cabo a dejado pequeños a todos los títulos.26 urte hauetan ezin izan duzu Reala titulurik altxatzen ikusi, baina zu eta zure gurasoek aurrera eramandako borroka eta ilusioak titulu guztiak txiki utzi ditu.
Para terminar, hemos de decirte que como siempre, hemos pasado una tarde inolvidable con tus historias y escribiendo esta carta.
Hurrengorarte, Jojan.
