---------------------------------------------------------------------------------------------------

viernes, 25 de abril de 2008

Ni ez naiz Toribio Altzaga

Os presento mi blog, con foto propiamente desenfocada (me aburria sin musika).
Incertidumbres Urbanas hau urtebete betetzera dijoanean, azkenean sortu det nerea, nik IU-entzako nahi nuen izenaren antzekoakin, bai, Danik eta Jonanderrek erabaki zuten izena orduko hartan. Truji, ez dakit gogoratuko zeran Toribio Altzagaz jaja, bere epitafioa larunbat gauetako toki sakratuenean dago. "Ni ez naiz" berriz 2006ko aste nagusiko gazte eguneko txorakeri bat. Zergatik egin det? hemengo gauzak kontatzeko, mugarik gabe, eta blog hau ez bihurtzeko nere blog pertsonala. Nahi badezute irakurri edo ez, aspertuko zerate agian. Oraingoz moldatzen jungo naiz diseinua eta "Bitakora Maite" kutrillo hori aldatuko det, lasai. Ondo pasa!!

lunes, 7 de abril de 2008

Metelkova is another city

A city in the city. Ez da gaztetxe bat, askoz gehiago da. Bi plaza dira, eta inguruko etxe guztiak. Duela hamabost urterarte kuartel militarra eta kartzela zeuden, gero hutsik geratu ostean okupatua izan zen.

Bost taberna daude eta arte galeria bat. Horretaz gain astean 10 bat kontzertu izaten dira, eta bestelako ekintzak.

Udaletxeak bota nahi izan zuen. Nere enpresaren egoitza Metelkovaren alboan dago eta hau Ljubljanako zonarik berrienetakoa da. Protesta haundiak izan ziren eta azkenean udaletxeak atzera egin zuen, baina hala ere arazoak izaten dituzte poliziarekin.

Kartzelako eraikina iaz enpresari belga batek erosi omen zun eta hor gazteentzako hostal bat egin dute. Gelak zeldak dira eta gauza asko mantenduta daude, baino zelda bakoitzak dekorazio desberdina du. Batek arabiarra, besteak frantsesa... eta abar.
Metelkova beste hiri bat da. Ljubljanaren oso desberdina. Ez dute zerikusirik. Dena graffitiz betea dago eta oso artistikoa da. Ljubljanaren zentroa grisa da, eta aire dekadentea dauka.
Aurreko asteazkenean arkitekturako ikasle euskaldunekin topatu nintzen nere residentzian kasualitatez. Gau hortan festa bat egon zen residentzia ondoan dagoen bunker batean. Ta Laško asko edan nituen. Hori da hemengo garagardo baten izena. Latak 50cl ditu ordun kontuz edan!!! hemengo bi lata dira hango 5 kelertxiki!!! Ba hurrengo egunean kriston resakarekin bost ordu berandu jun nintzen enpresara, baino hori, don't worry, it's normal. jejej.
Ostiral gauean 12 pertsonako kuadrila atera ginen, baino 8 kanpoan ikasten daude, Erroma, Lisboa... Pizzeria batean afaldu genuen. Hemen ikasleek deskontuak dituzte taberna askotan. Afaldu genuen tokian bakoitzak bi euro ordaindu genitun, 8 euron ordez. Propina eman nahi izan genien, baina, "no, no, you are students". Gero Metelkovara jun ginen eta hiru tabernetan ibili ginen. Taberna bakoitza desberdina zen. Batean dj bat zegoen twist musika jartzen eta jende bastante dantzatzen parejatan. Beste batean heavy musika jartzen zuten eta bestean tipo Aretha Franklin.

Pues hori, argazkian ikusten da, edan nuen Euskal Herriko erritmoan... buf. Ze pentsatuko zuten hauek nitaz jajaja.

Arkitektura egitera animatuko nintzake, obras publicas delako mas pa hacer puentes y carreteras.. baino hauek desanimatu naute eta horri buruz beste batean hausnartuko det blog honetan.

viernes, 4 de abril de 2008

jajajaja








Sin mas, ordenagailuan ari nintzan kuxkuxeatzen eta Amsterdametik egon ziren pertsonai xelebre batzuen argazkiak ikusi ditut, bakoitzaren lehen plano bat jarriko dizuet, horrela hobeto gozatu izango dezue bakoitzaren edertasun eta xamutasunarekin.